Seguraski hemen aipatzen ditugun sendabelar asko ezagunak dituzu baina agian ez dakizu zein erabilera duten ez eta beraien izena ere. Naturaz gozatzeko eta naturara gerturatzeko txokoa duzue hau.
Lan honen helburua sendabelarren mundura hurbiltzea da, belarrak identifikatuz bereziki.
Sendabelarrez ari garenez, hauen izen zientifikoa ezagutzea beharrezkoa da. Fitxetan ikusiko duzun bezala belarrek euskarazko izen bat baino gehiago dituzte, baina izen zientifiko bakarra dute. Honen garrantzia azpimarratu nahi dugu, izen honek lagunduko baitigu sendabelarrak behar bezala identifikatzen.
Hemen ematen den informazioa eta erremedioak ez dira medikuen tratamenduen ordezko. Edozein erabilpen egin aurretik osasun arloko profesional batekin hitz egin behar da eta bere aholkuak jarraitu.
Hemen emandako informazioaren erabilera okerra eginez gero, ez gara sor daitezkeen arazo edo eta kalteen erantzule izango.
Sendabelarren fitxek atal ezberdinak dituzte: identifikazio gakoak, loratzeak, atal praktikoak… Jakin badakigu sendabelar bakoitzaren inguruan gehiago sakondu daitekeela baina lehen aipatu bezala hurbilpen bat dira. Aipatzen diren loratzeak askotan ez doaz errealitatearekin bat, klimaren baitan aldatzen baitira.