Atal honetan Euskal Herrian hain ezagunak eta erabiliak diren hainbat sendabelar identifikatzeko aukera izango duzu. Sendabelarretan aipatzen diren elementuetan harreta jartzera eta hauek idenfitikatu eta bilatzera animatzen zaitugu.
Sendabelarrak
Iodo belarra Chelidonium Majus
Inoiz ikusi dituzu txingurriak lanean? Iodo belarrak duen haziak txingurriak erakartzen ditu eta hauek arduratzen dira hazi hauek zabaltzeaz.
Orain arte Anagallis Arvensis zen bere izen botanikoa baina duela gutxi aldatu dute, hobeto zehaztu eta egokitze aldera. Udaran alea izaten du eta honek barrukaldean haziak izaten ditu. Hazi hauek toxikoak dira eta ezin dira erabili.
Berbenak badu bereegunmagikoa. Egun hau San Juan egunaren bezpera da, hau da, ekainak 23. Magia honekin jarraituz, ohitura zaharrek diote egun honetan bertan, gauean edo 24ean argitu baino lehen jaso behar dela. Esaten da egun honetan daukala indar gehien.
Nahiz eta osin mota bakarra dagoela pentsatu dezakegun, mota ezberdin asko daude. Osinaren ezaugarri orokorretako bat, zirkulazioa arintzen laguntzen duela da eta, beraz, sentsazioa oso atsegina izan ez arren, gaitz batzuk arintzeko lagungarria izan daiteke.
Plantina belarra Plantago lanceolata, major, minor
3 plantina belar daude, handia, ertaina eta txikia. Hiruak oso antzekoak baina gurean erabilienak arra/txikia (Plantago lanceolata) eta emea/handia (Plantago major) dira.
Lorerik gabeko landare honetan, haziak barrunbe batean daude. Marroi gorrixka edo hori koloreko barrunbe hauek, zurtoin luze baten bukaeran kokatzen dira.