Webgune nagusira itzuli >

Oharra

ADI!! Lan honetan ematen den informazioa eta erremedioak ez dira medikuen tratamenduen ordezko. Beti ere  sendagile edo jakitun baten aholkupean eta ez ditugu behin ere kantitateak gehituko  arriskutsua izan daitekeelako.  Edozein erabilpen egin aurretik osasun arloko profesionak batekin hitz egin behar da eta bere aholkuak jarraitu. Hemen emandako informazioaren erabilera okerra eginez gero, ez gara sor daitezken arazo edo eta kalteen erantzule izango..

ikonoa
ikonoa
ikonoa
ikonoa ikonoa ikonoa

Berbena belarra

Hirontzia
Verbena officinalis

IDENTIFIKATZEKO GAKOAK

Nolakoa da?

  • Zurtoin gogor xamarra eta laukiduna du.
  • Lore guztiak adar puntan pilatzen dira.
  • Lore txiki urdin/lila antzekoak ditu.
  • Hosto berdeak bata besteraren parean jaiotzen dira.

Noiz loratzen da?

Udaberrian eta  udaran izaten ditu lore gehien. 

Non aurkituko dugu?

Berbenari zelaiak, etxe eta barartza ondoak, bide ertzak, toki harritsuak, sasiak gustatzen zaizkio, besteak beste.

ZERTARAKO 

  • Berbenaren ezaugarririk garrantzitsuena zikinkeria, pasmoa, infekzioa ateratzea eta garbitzearena da. 
  • Sinusitisa, katarroa, bronkitisa tratatzekolagungarria izan daiteke. 

BILTZEKO GARAIAN

  • Behar duguna soilik hartuko dugu beste guztia bertan utziaz.
  • Zainak ez badira erabiltzen ez ditugu zainak jasoko, bestela belar hori ez da berriz hor jaioko. 
  • Ez dugu babestutako eremuetan jasoko eta aukera dagoenean, landare asko dauden tokian bilduko ditugu. 
  • Landarea eta ingurua zainduko ditugu.
  • Kontuz kutsadurarekin, kotxeen keak, txisa…

ATAL PRAKTIKOA

KONTUZ! Edozein erabilpen egin aurretik osasun arloko profesional batekin hitz egin behar da eta bere aholkuak jarraitu.  Lan honetan ematen den informazioa eta erremedioak ez dira medikuen tratamenduen ordezko.

  • Infektatutako zauri edo granoren bat badugu edota azalean zertxobait sartua (arantza, biruta,...) enplastoak, ukenduak  jarri ditzakegu. 
  • Sinusitisa, katarroa, bronkitisa sendatzeko, infusioak prestatu, bularrean edo bizkarrean berbena enplastoak jarri daitezke edota ukenduarekin masaiak eman eman. 

AKTIBITATEAK

Ohitura zaharrek diote San Juan egunean ihintzetan hanka hutsik ibiltzeak urte osorako osasuna ekartzen duela. Animatuko al zara zu ere ihintzetan hanka hutsik ibiltzen?

 

Oharra

ADI!! Lan honetan ematen den informazioa eta erremedioak ez dira medikuen tratamenduen ordezko. Beti ere  sendagile edo jakitun baten aholkupean eta ez ditugu behin ere kantitateak gehituko  arriskutsua izan daitekeelako.  Edozein erabilpen egin aurretik osasun arloko profesionak batekin hitz egin behar da eta bere aholkuak jarraitu. Hemen emandako informazioaren erabilera okerra eginez gero, ez gara sor daitezken arazo edo eta kalteen erantzule izango..

Ba al zenekien?

San Juan bezperan edo San Juan egunean eguzkia atera baino lehen jasotzeko ohitura dago eta jasotzen duenari zoriontasuna eta maitsuna ekarriko dionaren sineskera dago.

Ba al zenekien?

San Juan bezperan edo San Juan egunean eguzkia atera baino lehen jasotzeko ohitura dago eta jasotzen duenari zoriontasuna eta maitsuna ekarriko dionaren sineskera dago.