Webgune nagusira itzuli >

Oharra

ADI!! Lan honetan ematen den informazioa eta erremedioak ez dira medikuen tratamenduen ordezko. Beti ere  sendagile edo jakitun baten aholkupean jardungo dugu eta ez ditugu behin ere kantitateak gaindituko arriskutsua izan daitekeelako.  Edozein erabilpen egin aurretik osasun arloko profesional batekin hitz egin behar da eta bere aholkuak jarraitu. Hemen emandako informazioaren erabilera okerra eginez gero, ez gara sor daitezken arazo edo eta kalteen erantzule izango.

ikonoa
ikonoa
ikonoa
ikonoa ikonoa ikonoa

Intsusa

Sabuka / Turta / Lintxusa
Sambucus nigra

IDENTIFIKATZEKO GAKOAK

Nolakoa da?

  • Intsusak enbor gogor bat dauka, zuhaitz txiki baten antzera.
  • Lore oso txiki eta zuriak ditu, eta  denen artean lore sorta handi deigarri bat osatzen dute. Loreak oso usaindunak dira. 
  • Fruitu beltz txikiak ditu eta beraien artean multzo bat osatzen dute.
  • Hosto berde luzeak ditu.

Noiz loratzen da?

Udaberri-udaran loratzen da.

Non aurkituko dugu?

Leku hezeak atsegin ditu, erreka, soro eta bide bazterrak.

ZERTARAKO 

  • Bere ezaugarri garrantzitsuenetakoa larru azaleko arazoei aurre egitea da: zauriak, erredurak, kolpeak, herpesak, ospelak, etab.
  • Loreak arnas bideko arazo edo gaitz askoren aurrean lagungarri izan daitezke: katarroa, gripea, bronkitisa, etab.
  • Izerditzeko, sukarra jaisteko, mukiak botzeko, etab. ere egokia da. 
  • Begiak garbitzeko ere erabiltzen da, konjuntibitisaren kasuan, adibidez. 

BILTZEKO GARAIAN

  • Behar duguna soilik hartuko dugu beste guztia bertan utziz.
  • Zainak ez badira erabiltzen ez ditugu zainak jasoko, bestela belar hori ez da berriz hor jaioko. 
  • Ez ditugu babestutako eremuetan jasoko eta ahal den kasuetan, landare asko dauden tokian bilduko ditugu. 
  • Landarea eta ingurua zainduko ditugu.
  • Kontuz kutsadurarekin, kotxeen keak, txisa…

ATAL PRAKTIKOA

KONTUZ! Edozein erabilpen egin aurretik osasun arloko profesional batekin hitz egin behar da eta bere aholkuak jarraitu. Lan honetan ematen den informazioa eta erremedioak ez dira medikuen tratamenduen ordezko.

  • Intsusaren ukendua erredurak, zauriak eta larru azaleko arazoetarako erabilitzen da. 
  • Intsusaren loreak jangarriak dira. Egokiena arrautza-irinetan pasatu  eta olio berotan frijitzea da.  Nahi bada gainetik azukre pixka bat bota daiteke .
  • Infusioak ere egin daitezke, izerditzeko, sukarra jaisteko, edota mukiak botatzeko, besteak beste. 

AKTIBITATEA: Intsusaren loreak hartu eta nolakoak diren begiratzera animatzen zaitugu. Lore txiki askok lore sorta handi bat osatzen dutela ikusiko duzu.

Oharra

ADI!! Lan honetan ematen den informazioa eta erremedioak ez dira medikuen tratamenduen ordezko. Beti ere  sendagile edo jakitun baten aholkupean jardungo dugu eta ez ditugu behin ere kantitateak gaindituko arriskutsua izan daitekeelako.  Edozein erabilpen egin aurretik osasun arloko profesional batekin hitz egin behar da eta bere aholkuak jarraitu. Hemen emandako informazioaren erabilera okerra eginez gero, ez gara sor daitezken arazo edo eta kalteen erantzule izango.

Ba al zenekien?

Intsusaren zurtoinak bi azal izaten ditu. Lehenengo azala, kanpokoa, marroia eta gogorra izaten da. Azal hori kenduta bigarren azala agertzen da, fina eta berdea, ukenduak egiteko erabiltzen dena.

Greziar garaian adarrekin Sambuké izeneko musika tresna egiten zuten eta badirudi hemendik heldu dela bere latinezko Sambucus izena.