Webgune nagusira itzuli >

Oharra

ADI!! Lan honetan ematen den informazioa eta erremedioak ez dira medikuen tratamenduen ordezko. Beti ere  sendagile edo jakitun baten aholkupean jardungo dugu eta ez ditugu behin ere kantitateak gaindituko  arriskutsua izan daitekeelako.  Edozein erabilpen egin aurretik osasun arloko profesional batekin hitz egin behar da eta bere aholkuak jarraitu. Hemen emandako informazioaren erabilera okerra eginez gero, ez gara sor daitezkeen arazo edo eta kalteen erantzule izango.

ikonoa
ikonoa

Mihura

Bigura / Bizka / Migura / Utzuri
Viscum Album

IDENTIFIKATZEKO GAKOAK

Nolakoa da? 

  • Landare osoak borobil itxura izaten du.
  • Zurtoin korapilatsuak ditu.
  • Zurtoina eta hostoak berde/horixkak dira.
  • Hostoak bata bestearen parean jaiotzen dira eta nerbiazioak dituzte.
  • Loreak berde-hori txikiak ditu.
  • Pozointsua den fruitu borobil txuri likatsu bat du, honek barruan hazi txiki bat duelarik. Hau hasieran berdea da eta heldutasunera iristean zuria bihurtzen da.

Noiz loratzen da?

Apirila maiatza artean loratzen da eta fruituak udazkenean ematen ditu.

Non aurkituko dugu?

Beste zuhaitzetan itsatsia aurkituko dugu.

ZERTARAKO

  • Tentsio altua jaisteko ebalio du, bai eta baxua igotzeko ere.
  • Hotzari aurre egiteko ere erabiltzen da.

BILTZEKO GARAIAN

  • Behar duguna soilik hartuko dugu beste guztia bertan utziz.
  • Zainak ez badira erabiltzen ez ditugu zainak jasoko, bestela belar hori ez da berriz hor jaioko. 
  • Ez jaso babestutako eremuetan eta aukera dagoenetan landare asko dagoen tokian bildu.
  • Landarea eta ingurua zaindu.
  • Kontuz kutsadurarekin, kotxeen keak, txiza…

ATAL PRAKTIKOA

KONTUZ! Edozein erabilpen egin aurretik osasun arloko profesional batekin hitz egin behar da eta bere aholkuak jarraitu. Lan honetan ematen den informazioa eta erremedioak ez dira medikuen tratamenduen ordezko.

  • Barne eta kanpo zauriak: konpresa, pomada eta infusioetan aplikatu daiteke.
  • Mihurarekin egindako ukendua hotzaren kontra erabiltzen da.

AKTIBITATEAK

Ohitura zaharrek diote gabonetan mihura jarri behar dela etxeko ateetan espiritu txarrak uxatzeko baina hau oparitua izan behar da. Urtero berritu behar da, aurrekoa errez. Bilduko duzu Mihura eta norbaiti oparituko diozu bere etxean jartzeko? 

Oharra

ADI!! Lan honetan ematen den informazioa eta erremedioak ez dira medikuen tratamenduen ordezko. Beti ere  sendagile edo jakitun baten aholkupean jardungo dugu eta ez ditugu behin ere kantitateak gaindituko  arriskutsua izan daitekeelako.  Edozein erabilpen egin aurretik osasun arloko profesional batekin hitz egin behar da eta bere aholkuak jarraitu. Hemen emandako informazioaren erabilera okerra eginez gero, ez gara sor daitezkeen arazo edo eta kalteen erantzule izango.

Ba al zenekien?

Beste zuhaitzetan itsatsia dagoen landarea da, besteak gabe ezin du biziraun. Txoriak mihura fruituak jan eta hazia mokoan gelditzen zaie, hau kentzeko zuhaitzen adarretaz laguntzen dira eta hor geratzen da hazia.

Neguko solstizioari lotuta dagoen landarea dugu mihura, une honetan zuhaitzak hosto gabe daude eta oso erraza da ikusten.