Webgune nagusira itzuli >

Oharra

ADI!! Lan honetan ematen den informazioa eta erremedioak ez dira medikuen tratamenduen ordezko. Beti ere sendagile edo jakitun baten aholkupean eta ez ditugu behin ere kantitateak gaindituko arriskutsua izan daitekeelako. Edozein erabilpen egin aurretik osasun arloko profesionak batekin hitz egin behar da eta bere aholkuak jarraitu. Hemen emandako informazioaren erabilera okerra eginez gero, ez gara sor daitezken arazo edo eta kalteen erantzule izango.

ikonoa
ikonoa
ikonoa
ikonoa ikonoa ikonoa

Osina

Asuna
Urtica Dioica

IDENTIFIKATZEKO GAKOAK

Nolakoa da?

  • Belar osoa iletsua da. Ile hauek ikuitzen duenari azkurea ematen dio.
  • Hosto berde iletsuak ditu. Hostoak putan amaitzen dira eta ertzak dituzte.
  • Zurtoina karratua eta iletsua da. 
  • Lore berde hori txikiak izaten ditu.

Noiz loratzen da?

Abuztua eta azaroa bitartean loratzen da.

Non aurkituko dugu?

Bide bazterretan, zelai ertzetan, etxe inguruetan, lar inguruetan, etab. aurkitu dezakegu. 

ZERTARAKO 

  • Gure organismoa orekan mantentzen du, bereziki: odola, sabela, esteak, birikak, eta giltzurrunak. 
  • Odolaren zirkulazioa hobetzen eta bizkortzen du. Odol arazoak tratatzeko oso erabilia da: almorrana odoltsuak, barru nahiz kanpoko odol jarioak, odol ugariko hilerokoak... 
  • Odoleko azukre kantitatea jaisten languntzen du. Horregatik, diabetesarentzat ona da. 
  • Erremineralizantea da, hau da, anemia kasuetan erabilgarria da. 
  • Erreuma, okerdura, bihurdura, ziatika, lunbago arazoak arintzeko erabili daiteke. 
  • Arnas bideko bronkitis arazoetan ere oso erabilgarria da. 
  • Larruazalarentzat ona da: ekzema, herpes, pikorrak… Etxeetan egiten diren larruazalerako ukendu askotan aurkituko dugu osina. 
  • Ilea ez erortzeko, zahia, ile ahula tratatzeko ere erabiltzen da.

BILTZEKO GARAIAN

  • Behar duguna soilik hartuko dugu beste guztia bertan utziaz.
  • Zainak ez badira erabiltzen ez ditugu zainak jasoko, bestela belar hori ez da berriz hor jaioko. 
  • Babestutako eremuetan ez jaso eta aukera dagoenetan landare asko dagoen tokian bildu.
  • Landarea eta ingurua zaindu.
  • Kontuz kutsadurarekin, kotxeen keak, txisa...

ATAL PRAKTIKOA

KONTUZ! Edozein erabilpen egin aurretik osasun arloko profesional batekin hitz egin behar da eta bere aholkuak jarraitu. Lan honetan ematen den informazioa eta erremedioak ez dira medikuen tratamenduen ordezko.

  • Erreuma, okerdura, bihurdura, ziatika, lunbago arazoak arintzeko erabili daiteke. Landare eskukada hartu eta ondoeza sumatzen den tokian dena ondo-ondo kolpatu edo eta igurtzi. Ondoren, benda, toaila edo zerbaitekin ondo bildu. Berotasun honek odola mugi arazten du. 
  • Ilea ez erortzeko, zahia, ile ahula tratatzeko… Ilea garbitzerakoan azken ur garbiketa osin urarekin egin.. Honetarako irakiten dagoen litro erdi uretan lau goilarakada asun lehor handi bota. Nahi izanez gero erromeroa ere bota daiteke. Sua itzali eta lehortzen utzi. Ondoren, ur honekin burua garbitu edo baporizadorea duen botila batean sartu eta ilea honekin aklaratu. 
  • Osina jangarria da. Bitamina eta mineral asko ditu. Esan ohi da bitaminetan aberatsena den barazkietako bat dela. 

AKTIBITATEA

Aipatu dugu osin mota ezberdinak daudela, ea bat baino gehiago identifikatzeko gai zaren. Ondo fijatu hosto eta loreetan.

Oharra

ADI!! Lan honetan ematen den informazioa eta erremedioak ez dira medikuen tratamenduen ordezko. Beti ere sendagile edo jakitun baten aholkupean eta ez ditugu behin ere kantitateak gaindituko arriskutsua izan daitekeelako. Edozein erabilpen egin aurretik osasun arloko profesionak batekin hitz egin behar da eta bere aholkuak jarraitu. Hemen emandako informazioaren erabilera okerra eginez gero, ez gara sor daitezken arazo edo eta kalteen erantzule izango.

Ba al zenekien?

Noizbait osina ikutu baduzu, azkurea eta minaren arteko nahasketa bat sentitzen dela ohartuko zinen. Inguruan dagoen menda belarra hartu eta mindutako zonaldea igurtziz gero, sentsazio deseorosoa arintzen lagunduko dizu.