Webgune nagusira itzuli >

Oharra

ADI!! Lan honetan ematen den informazioa eta erremedioak ez dira medikuen tratamenduen ordezko. Beti ere  sendagile edo jakitun baten aholkupean jardungo dugu eta ez ditugu behin ere kantitateak gaindituko arriskutsua izan daitekeelako.  Edozein erabilpen egin aurretik osasun arloko profesional batekin hitz egin behar da eta bere aholkuak jarraitu. Hemen emandako informazioaren erabilera okerra eginez gero, ez gara sor daitezken arazo edo eta kalteen erantzule izango.

ikonoa
ikonoa
ikonoa
ikonoa ikonoa ikonoa

Pareta belarra

Horma belarra / Gibel belarra
Parietaria Officinalis

IDENTIFIKATZEKO GAKOAK

Nolakoa da?

  • Berde koloreko hosto txiki iletsuak ditu. 
  • Zurtoina gorria eta iletsua izaten du, eta bertan lore berde eta gorrixka txikiak izaten ditu.

Noiz loratzen da?

Otsailetik aurrera.

Non aurkituko dugu?  

Belarraren izenak dioen bezala paretak atsegin ditu, bai eta behar ere. Ez dugu sekula zelai baten erdian aurkituko.

ZERTARAKO 

  • Bere ezaugarririk edo erabilerarik nagusienetariko bat gibela garbitzearena da. Diuretikoa edo pixeragilea ere bada. 
  • Honetaz gain zauriak ixteko eta garbitzeko, erredura txikiak sendatzeko, furunkuluak sendatzeko, etab. ere erabiltzen da.
  • Aurpegiko nerabetasun granoak, larru azal oso lehorrak edota aurpegia zertxobait erre badugu eguzkiarekin ere erabili daiteke.  

BILTZEKO GARAIAN

  • Behar duguna soilik hartuko dugu beste guztia bertan utziz.
  • Zainak ez badira erabiltzen ez ditugu zainak jasoko, bestela belar hori ez da berriz hor jaioko. 
  • Babestutako eremuetan ez jaso eta aukera dagoenetan landare asko dagoen tokian bildu.
  • Landarea eta ingurua zaindu.
  • Kontuz kutsadurarekin, kotxeen keak, txiza, etab.

ATAL PRAKTIKOA

KONTUZ! Edozein erabilpen egin aurretik osasun arloko profesional batekin hitz egin behar da eta bere aholkuak jarraitu. Lan honetan ematen den informazioa eta erremedioak ez dira medikuen tratamenduen ordezko.

  • Zauriak ixteko eta garbitzeko, erredura txikiak sendatzeko, furunkuluak sendatzeko, etab. ere erabiltzen da. Honetarako kataplasmak edo enplastoak egingo ditugu. Landare freskoa hartu, garbitu eta erabat txikituko dugu. Behin honela dugunean beharrezko den tokian jarriko dugu. Hau egunean bi edo hiru aldiz egingo dugu.  
  • Aurpegiko nerabetasun granoak daudenean aurpegian freskura sentsazioa  lortzen da pareta belar urarekin garbituz. Landareak ontzitxo batean jarri eta ura bota erabat estali arte eta gau guztia utzi uretan beatzen. Hurrengo goizean ur horrekin aurpegia garbituko dugu eta egun batzuetan aurpegiko larru azala freskotasuna hartzen joango dela ikusiko dugu.

AKTIBITATEA: Hurbildu zaitez horma batera ea pareta belarra aurkitzen eta identifikatzen duzun, gogoratu arropan itsasten dela.

Oharra

ADI!! Lan honetan ematen den informazioa eta erremedioak ez dira medikuen tratamenduen ordezko. Beti ere  sendagile edo jakitun baten aholkupean jardungo dugu eta ez ditugu behin ere kantitateak gaindituko arriskutsua izan daitekeelako.  Edozein erabilpen egin aurretik osasun arloko profesional batekin hitz egin behar da eta bere aholkuak jarraitu. Hemen emandako informazioaren erabilera okerra eginez gero, ez gara sor daitezken arazo edo eta kalteen erantzule izango.

Ba al zenekien?

Euskarazko izenek askotan pistak ematen dizkigute. Belar hau pareta baten ondoan aurkituko dugu beti. 

Pareta belarra dela jakiteko gako bat arropan itsasten dela da.

Ba al zenekien?

Euskarazko izenek askotan pistak ematen dizkigute. Belar hau pareta baten ondoan aurkituko dugu beti. 

Pareta belarra dela jakiteko gako bat arropan itsasten dela da.