Webgune nagusira itzuli >

Oharra

ADI!! Lan honetan ematen den informazioa eta erremedioak ez dira medikuen tratamenduen ordezko. Beti ere  sendagile edo jakitun baten aholkupean eta ez ditugu behin ere kantitateak gehituko  arriskutsua izan daitekeelako.  Edozein erabilpen egin aurretik osasun arloko profesionak batekin hitz egin behar da eta bere aholkuak jarraitu. Hemen emandako informazioaren erabilera okerra eginez gero, ez gara sor daitezken arazo edo eta kalteen erantzule izango.

ikonoa
ikonoa
ikonoa ikonoa

Pasmo belarra

Amorru belarra / Gangrena belarra
Lysimachia arvensis

IDENTIFIKATZEKO GAKOAK

Nolakoa da?

  • Ez da gorantz luzatzen den landare horietakoa, horren ordez, lurretik zabaltzen da etzana egoten da. 
  • Bere lore txikiek kolore berezia daukate, laranja, arrosa, eta gorriaren arteko nahasketa bat. 
  • Hosto txiki berdeak ditu eta bere azpikaldean puntu beltz batzuk dituzte.

Noiz loratzen da?

Otsailetik aurrera loratzen da. Udaberria izaten da bere unerik indartsuena. 

Non aurkituko dugu?

Zelaiak, paretak, bide ertzak, lur landuak, baratzak, lur maldatsuak… atsegin ditu.

ZERTARAKO 

  • Ezaugarririk nagusiena pasmoa, infekzioa, zikinkeria kentzearena da. Katarro, bronkitis, flemak, sinusitis … dugunean hauek garbitzeko lagungarria izan daiteke. 
  • Zauri infektatuak, arantzak, edo eta haragian zerbait edukiz gero, horiek ateratzeko. 

BILTZEKO GARAIAN

  • Behar duguna soilik hartuko dugu beste guztia bertan utziaz.
  • Zainak ez badira erabiltzen ez ditugu zainak jasoko, bestela belar hori ez da berriz hor jaioko. 
  • Babestutako eremuetan ez jaso eta aukera dagoenetan landare asko dagoen tokian bildu.
  • Landarea eta ingurua zaindu.
  • Kontuz kutsadurarekin, kotxeen keak, txisa…

ATAL PRAKTIKOA 

KONTUZ! Edozein erabilpen egin aurretik osasun arloko profesional batekin hitz egin behar da eta bere aholkuak jarraitu. Lan honetan ematen den informazioa eta erremedioak ez dira medikuen tratamenduen ordezko.

  • Pasmo belar ukendu masajeak edo enplastoak lagungarria izan daitezke katarro, bronkitis, flemak, sinusitis… kasuetan, besteak beste.
  • Enplasto eta ukenduak erabili daitezke zauri infektatuen zikina, arantzak, edo eta haragian sartutako objektu txikiak ateratzeko. 
  • Infusioak egin eta oihal garbiarekin zauriak garbitu daitezke.

AKTIBITATEAK

Ea pasmo belarra aurkitzen duzun. Fija zaitez denboran zehar bere garapenaz: nola lurretik zehar luzatzen joaten den, hostoak nola dituen azpikaldean puntu beltzak eta azkenik nolako haziak dituen.

Oharra

ADI!! Lan honetan ematen den informazioa eta erremedioak ez dira medikuen tratamenduen ordezko. Beti ere  sendagile edo jakitun baten aholkupean eta ez ditugu behin ere kantitateak gehituko  arriskutsua izan daitekeelako.  Edozein erabilpen egin aurretik osasun arloko profesionak batekin hitz egin behar da eta bere aholkuak jarraitu. Hemen emandako informazioaren erabilera okerra eginez gero, ez gara sor daitezken arazo edo eta kalteen erantzule izango.

Ba al zenekien?

Lurretik zabaltzen den landarea dugu.

Bere lore txikiek kolore berezia dute eta hosto berdeen azpikaldean puntu beltzak dituzte.

Ba al zenekien?

Lurretik zabaltzen den landarea dugu.

Bere lore txikiek kolore berezia dute eta hosto berdeen azpikaldean puntu beltzak dituzte.