Webgune nagusira itzuli >

Oharra

ADI!! Lan honetan ematen den informazioa eta erremedioak ez dira medikuen tratamenduen ordezko. Beti ere  sendagile edo jakitun baten aholkupean eta ez ditugu behin ere kantitateak gehituko  arriskutsua izan daitekeelako.  Edozein erabilpen egin aurretik osasun arloko profesionak batekin hitz egin behar da eta bere aholkuak jarraitu. Hemen emandako informazioaren erabilera okerra eginez gero, ez gara sor daitezken arazo edo eta kalteen erantzule izango.

ikonoa
ikonoa
ikonoa ikonoa

Zaingorria

Moko belar / Zangogorri
Geranium Robertianum

IDENTIFIKATZEKO GAKOAK

Nolakoa da?

  • Zurtoin fina dauka.
  • Zurtoina eta hostoak kolorez aldatzen dira, udaberrian berdea eta udaran gorritzen dira. 
  • Lore txikiak ditu, arrosa kolorekoak eta bost lore-hostorekin.
  • Loratu ondoren fruitua botatzen du, moko itxurakoa izaten dena. 
  • Landare osoa iletsua da.

Noiz loratzen da?

Udaberrian eta udaran ematen ditu loreak. 

Non aurkituko dugu?

Zaingorriari paretak asko gustatzen zaizkio, hauen inguruan aurkituko dugu. Baita ere leku heze eta itzaletan. Bide ertzak ere atsegin ditu, lar tartean ere aurki daiteke. Ez dugu nolanahi zelai baten erdian aurkituko.

ZERTARAKO

  • Zauriak, kolpeak, ultzera, llaga, larru azaleko zenbait arazo, ekzema... Zauriak ixteko gaitasuna du.  
  • Odoljariok mozteko: haginoi odoltsuak, ahoko ultzera, eztarria barne, izan daitezke. Odoljario hauek barrukoak ere izan daitezke.
  • Beherakoak moztekogaitasuna ere badu.  
  • Pixeragile bezela ere erabiltzen da. Pixabideko eta giltxurdinetako harriak  deusezteko gaitasuna du.  

BILTZEKO GARAIAN

  • Behar duguna soilik hartuko dugu beste guztia bertan utziaz.
  • Zainak ez badira erabiltzen ez ditugu zainak jasoko, bestela belar hori ez da berriz hor jaioko. 
  • Babestutako eremuetan ez jaso eta aukera dagoenetan landare asko dagoen tokian bildu.
  • Landarea eta ingurua zaindu.
  • Kontuz kutsadurarekin, kotxeen keak, txisa

ATAL PRAKTIKOA

KONTUZ! Edozein erabilpen egin aurretik osasun arloko profesional batekin hitz egin behar da eta bere aholkuak jarraitu. Lan honetan ematen den informazioa eta erremedioak ez dira medikuen tratamenduen ordezko.

  • Zauriak, kolpeak, ultzera, llaga, larru azaleko zenbait arazo, ekzema... Landarea hartu eta txiki txiki egingo dugu. Hau telatxo edo eta gasa batean bildu eta zauria dugun tokian jarriko dugu. Zauriak ixteko gaitasuna du. Ukendu askotako osagai gisa aurkituko dugu zaingorria.
  • Eskulanak. Orri markagailua

Materiala:

  • Kartulina 5x20zm
  • Zelo edo kola
  • Itsasten den paper gardena

Nola egin: 

Zaingorri belarraren gehien gustatzen zaizkizun hostoak hartu. Liburu edo errebista artean lehortzen jarri eta behatzen joan ongi lehortu arte. Behin ongi idortu denean kartulinan itsatsi nahi bezala. Ondoren itsasten den paper gardenarekin forratu.

AKTIBITATEA: Animatuko al zara kalera atera, zaingorria landarea aurkitu, lehortu eta ondoren orri markagailu bat egitera? Gogoratu, ez duzula zelai baten erdian topatuko eta garaiaren arabera kolore desberdinetako hostoak edukiko dituzula.

Oharra

ADI!! Lan honetan ematen den informazioa eta erremedioak ez dira medikuen tratamenduen ordezko. Beti ere  sendagile edo jakitun baten aholkupean eta ez ditugu behin ere kantitateak gehituko  arriskutsua izan daitekeelako.  Edozein erabilpen egin aurretik osasun arloko profesionak batekin hitz egin behar da eta bere aholkuak jarraitu. Hemen emandako informazioaren erabilera okerra eginez gero, ez gara sor daitezken arazo edo eta kalteen erantzule izango.

Ba al zenekien?

Euskarazko izenak askotan pistak ematen dizkigute. Kasu honetan zurtoina eta hostoak gorritzen direlako baina baita odol jarioak mozteko balio duelako.

Ba al zenekien?

Euskarazko izenak askotan pistak ematen dizkigute. Kasu honetan zurtoina eta hostoak gorritzen direlako baina baita odol jarioak mozteko balio duelako.